2015/02/26

MARTXOKO EKINTZAK HERNANIN ETA ASTIGARRAGAN

Adi, Zilegikide.

Martxoa hainbat ekintzarekin dator eta!

Martxoaren 3an eta 10ean ArrEManitz kooperatibaren kide den Ibai Fresnedok Lanbideen eta lan munduaren errealitate sexista aztertzen izango dugu Hernaniko AEKn arratsaldeko 18:30etik aurrera.

Martxoaren 4an, berriz, Edurne Mendizabal Astigarragako AEK-ko lokal berrian izango da bi ordutegitan: goizeko 09:30ean eta arratsaldeko 19:00etan. Mendizabal ArrEManitz kooperatibaren kidea da ere eta euren egitasmoa aurkezten izango dugu: Harremonak eta tratu onen eskola.

Martxoaren 9an eta 16an Gimnasia hipopresiboa izango dugu Hernaniko kiroldegian eta Leire Mendiorozek eskainiko du. Bi ordutegi dituzu aukeran: goizean 09:30-10:30 edo arratsaldean 19:00-20:00

Hipopresiboa Astigarragan egitea nahiago baduzu, jakizula martxoaren 17an eta 24an duzula aukera 09:30ean nahiz 18:30ean.

Prezioak: 
Gimnasia hipopresiboa dohainik AEK-ko ikasleentzat eta gainontzekoentzat 5€
Fresnedo eta Mendizabalen saioak doakoak dira

Informazio gehiago edo izena emateko:
zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64 (Hernani) 607 61 06 87 (Astigarraga)





2015/02/17

BATUKADA HERNANIN!


Astelehenean, hilak 23, Ainara Sarasketak eta Arantxa Vicedok Batukada ikastaroa eskainiko digute Hernaniko Gaztetxean.
Sarasketa eta Vicedo Batukada Feministaren partaide dira eta musika tresnak eta erritmoak erakutsiko dizkigute.
Aurreko astean Astigarragan egon ziren eta giro paregabea izan genuen!!

Animatuz gero, jakin ezazu hiru ordutegitan eskainiko digutela saioa:

09:15-11:15, 14:30-16:30 edo 18:30-20:30

Dohainik da, animatu!!

Astigarragako saioa