2013/06/20

Eskerrik asko, Zilegikide!







Zilegi Eskolak bere ateak itxiko ditu udaran eta urrian berriz bueltan izango gaituzue gai eta proposamen berriekin. Ez dugu joan nahi, gai-emaileak eta parte hartzaileak eskertu gabe. Zuek gabe Zilegi Eskolak ez du zentzurik. Hernani eta Astigarraga euskalduntzen lagundu diguzue eta euskara lau haizetara zabaltzen partaide zuzenak izan zarete.
Besterik gabe, urrian ikusiko dugu elkar,
MILA ESKER!


Azalaren zainketa eta makillajea

Bukatu dugu ikastaroarekin. 
Goizero azala garbitzeko eta egunero zaintzeko jarraitu behar den prozesua ikasi dugu. Ondoren oinarrizko makillajea zertan dan ikusi dugu praktikoki.
Interesatzen zaizu?
Animatu eta parte hartu!

Amaitu dugu enkoadernaketa saioekin



Oso gustura aritu gara enkoadernaketa ikastaroan. Saio dinamikoa izan da eta material sinpleekin koadernoak egiten ikasi dugu!

Erabilitako materiala:

-Harri-kartoia 
-Orriak
-Guafles papera
-Kola txuria
-Gasolina
-Arte grafikoetarako tinta 

Interesatzen bazaizu, jarri zaitez gurekin kontaktuan (eta datorren ikasturtean zilegi hau egiteko aukera badugu abisatuko zaitugu).

Animatu eta parte hartu.

2013/06/10

Defentsa pertsonala Hernanin

Hona hemen Hernanin egindako saioaren argazki batzuk. 
Kiroldegian egin genuen eta erasoetatik defendatzeko aholkuak jaso genituen.
Mila esker parte-hartzeile guztiei, eta gai-emaileei, noski!