2018/11/29

ARDO-DASTAKETA: gure esperientzia

Ardo-dastaketan parte hartu zuten hainbat ikaslek euren balorazioa egin dute. Hona hemen:

Oso interesgarria izan zen. Izan ere, gauza desberdinak ikasi genituen. Batetik, zein ardo mota dauden: urtekoa, kriantza, erreserba... Bestetik, dastaketa nola egin behar den: zaporea, usaina...Lehenengo pausoa kopa bat hartzea da eta bertan aukeratutako ardoa botatzea. Bigarrena, usaintzea eta azkenik, dastaketa.

Oso gauza bitxiak gertatzen dira ardoarekin. Adibidez, ardo txuria denborarekin ilundu egiten da , ardo beltza , ordea, argitu.

Euskal Herriko ardoak ezagutu, eta on egin!



2018/11/15

ARDO DASTAKETA


Beste behin ere, Saltzo gure artean izan da eta ardoa nola dastatu behar den erakutsi digu, Hernanin eta Astigarragan. Hainbat ardoren berezitasun, kolore zein zapore identifikatzen ikasi genuen, eta bakoitzaren ezaugarriak zeintzuk diren azaldu zigun. Esentziekin ere ibili ginen jolasean. Zilegi Eskolako partaide hauek dagoeneko dastatzaile profesional bihurtu dira!
Gure eskerrik beroena Saltzori, bere jakinduria gurekin partekatzearren. Bejondeizula!

Esentziak

Hernaniko saioa

Topa!

Saltzo, Hernanin, azalpenak ematen

Astigarragako saioa

2018/06/12

Migrañak eta minak arintzen masaje bidez


Asko eta asko gara noizean behin migrañak pairatzen ditugunak. Zerbikaletako minak ere, maiz izaten dute beste askok.
Mari Artanoren laguntzaz minak arintzeko eta zirkulazioa hobetzeko hainbat masaje mota ikusi eta egiteko aukera izan genuen.
Esterilla gainean jarri, eta buru, esku, oin, bizkar eta hainbat gorputz-ataletan presioa eginez masajeak ematen ikasi genuen.
Erromero alkohola ere egin genuen. Makina bat erabilera ditu: zelulitiaren aurka, zirkulazio aparatua bizkortzeko, azal koipetsu edo dermatitiaren kontra..








2018/05/17

LEKUNGARAI GAZTANDEGIRA BISITA


Asteartean Oiartzungo Lekungarai baserrira bisita egiteko parada izan genuen. Bertan ardi-gazta nola egiten duten erakutsi ziguten, instalazioak ezagutu genituen eta gazta dastatu genuen. Goizpasa ederra egin genuen! Gazta zati bat nahi?



2018/05/10

MIGRAÑAK ETA ZERBIKALETAKO MINAK ARINTZEKO TAILERRA

Gurean izango da berriz ere Mari Artano kiromasajista. Oraingoan, migraña eta zerbikaletako minaz arituko zaigu eta masaje bidez nola arindu dezakegun mina azalduko digu. Horrez gain, masajeak emateko olioa ere egin ahal izango dugu, erromero alkoholarekin egindakoa.

Hernaniko saioak:
Maiatzaren 28an, bi ordutegi aukeran: 09:30-11:30 edo 14:30-16:30

Astigarragako saioak:
Maiatzaren 29an, bi ordutegi aukeran: 09:30-11:30 edo 18:30-20:30

Prezioa: 5€

Izena emateko edo informazio gehiago: zilegieskola@aek.eus edo 663 04 33 14



HORTZETAKO PASTA NATURALA EGITEN...

Ahoaren osasunari buruz aritu zen Mari Artano. Ahoak behar dituen zaintzaren garrantziaz ohartarazi gintuen eta ondoren osagai naturalak erabiliz, hortzetako pasta egiten ikasi genuen. Itsasoko ura, buztina, propoleoa, ikatz begetala... denak osagai naturalak. Ederki pasa genuen!

























TXUKUNTZEN IBILI GINEN AEKn


Maitane Ormazabal Larzabalek Txukuntzen espazio antolatzaile enpresa du eta Hernaniko eta Astigarragako AEKn bisitan izan genuen bere enpresa eta lanari buruz aritzeko.
Ordenaren oinarrizko printzipioen berri eman zigun eta etxean beharrezkoa dena gordetzeko soilik aholkatu zigun. Armairuen antolaketaz ere aritu ginen eta hainbat tolestaketa mota ikusi eta ikasi izan ahal genituen. Pertxen benetako funtzioa zein zen ikusi genuen eta bizimodu egoki, eroso eta batez ere praktikoa eramateko aholku eta trikimailuak jaso genituen.
Plazer handia, Maitane. Mila esker!!




2018/04/12

ANTOLAKETA ETA ORDEN TAILERRA


Ordenaren inguruko oinarrizko printzipioak ikasi eta zure etxea txukun-txukun edukitzeko grina piztea izango da tailer honen helburua. Non zure etxean baino hobe?
zergatik mantendu ordena galderari erantzuten saiatuko gara eta tolestaketa bertikal nahiz horizantalak ikasiko ditugu.
Maitane Ormazabal Larzabalek emango du ikastaroa. Berak antolatzaile eta orden enpresa sortu du eta bere aholkuak eta trikimailuak entzuteko aukera izango duzu.

Hernanin:
apirilaren 16an, hiru ordutegi aukeran: 09:30, 14:30 edo 18:30 Hernaniko AEK euskaltegian.

Astigarragan:
apirilaren 17an 09:30ean Astigarragako AEK euskaltegian (Nabarra Oñatz kalea)
apirilaren 18an 18:30ean Astigarragako AEK euskaltegian


Izena eman edo informazio gehiago: zilegieskola@aek.eus edo 663 04 33 14


ESKULAN TAILERRA: Transfer teknika



Itziar Salaberria Arregi lezotarra altzariak zaharberritzen aritzen da Oreretako Xenpelar tailerrean. Gurera etorri zen egurrean transfer teknika nola erabiltzen zen erakustera.
Bestetik, mandalak ere margotu genituen lientzotan eta ikus ezazue zein artelan dotore egin genituen!




2018/02/22

MARTXOKO EKINTZAK


Baratze bat nahi dizut egin...

Nork bere barazkiak erein eta haietaz gozatzeko oinarrizko ezagutzak jaso genituen Ioritz Goizueta astigartarraren eskutik.
Baratze dotorea balkoian izateko oinarrizko tresnaz aritu zen, nondik hasi, zer hartu kontuan, ongarriak...
Era berean, zein barazki landatu ditzakegun eta noiz den garairik aproposena egiteko.
Barazki eta landareen gaixotasun eta izurrite ohikoenei nola aurre egin ere ikasi genuen.

Ederki ibili ginen! mila esker!




2018/02/12

BARATZEA BALKOIAN IKASTAROA


Otsailean zehar Baratzea balkoian ikastaroa eskainiko du Zilegi Eskolak Hernanin zein Astigarragan.
Ioritz Goizueta astigartarrak baratzea balkoian txukun jartzeko aholkuak emango dizkigu. Landare, hazi, izurrite eta ongarriei buruz arituko da eta saio teoriko-praktikoa eskainiko digu.

Adi datak:

Hernanin: otsailaren 19an goizeko 09:30ean edo arratsaldeko 18:30ean Biteri kultur-etxean.
Astigarragan: otsailaren 20an arratsaldeko 18:30ean eta otsailaren 21ean goizeko 09:30ean Astigarragako AEKn.

Saioa doakoa izango da, baina izena ematea beharrezkoa da.
zilegieskola@aek.eus edo 663 04 33 14




2018/02/08

ESKULANAK: transfer teknika egurrean eta mandala lientzoan


Itziar Salaberria Arregi altzarien zahar-berritze lanetan ibiltzen da Errenteriako Xenpelar aretoan eta gurera etorri da asteotan eskulan tailerra ematera. Egur zati batean argazki baten transferentzia egiten ikasi genuen eta ondoren, mandala marraztu genuen lientzo batean.
Mila esker bisitarengatik, Itziar!
Hona hemen gure parte-hartzaileen artelanak:





Zahar-berrik Facebooken jarritako irudiak:
https://www.facebook.com/photo.php?fbid=2006754549585415&set=pcb.2006754682918735&type=3&theater
 

2018/01/25

ERLEEK EZ OMEN DUTE MONARKIA MAITE...


Apiterapiaren inguruko saioa izan dugu egunotan Hernanin eta Astigarragan. Bertan Pello Zubiriak erleei buruzko informazioa eman zigun: nola bizi diren, erleen dantza, erreginaren eginkizuna, zein propietate on dituzten erleengandik datozen gaiak (propoleoa, erregin jalea, eztia...)

Horretaz gain, erleek apiterapian zein funtzio betetzen duen eta gaitz kroniko zein gaixkotasunen kontrako sendabideetan nola erabiltzen diren.
Pellok berak erlearen eztena sartu zuen bere eskuan demostrazioa egiteko.
Saio bikaina, mila esker Pello eta beste bat arte!





2018/01/11

LEHEN SOROSPENAK


Lehen sorospenak, istripuaren lekuan ematen diren laguntzak dira, zer edo zer, bakarrik ondo egiten ari garela ziur gaudenean egingo dugula jakinez. Laguntza azkarra izan behar da; sorosleak ez du arriskuan jarriko ez bere burua ezta besteena ere; hiru oinarrizko pausu jarraitu behar dira: babestu (arriskua kontrolatu) istripua areagotu ez dadin; abisatu, horretarako telefono-zenbaki garrantzitsuak eskura eduki; eta laguntza eskaini, lehentasunak aukeratuz.

Aroa Olivenza eta Nerea Yarzabal erizainek zuzendutako saioak izan ziren eta benetan baliagarriak!



FISIOTERAPIA IKASTAROA


Nadia Diezek eta Iera Urretagoienak Fisioterapiaren inguruko saioa eskaini ziguten Hernanin eta Astigarragan.
Bizkarrezurra ardatz hartuta posturarik egokienak zeintzuk diren aholkatu zizkiguten, autoan goazela hainbat argibide eta lesioen inguruko hizketaldian aritu ginen.
Parte hartzaileek galderak eta zalantzak argitzeko aukera ere izan zuten.


Astigarragako saioa

Bizkarrezurra, kontuan hartzekoa

Biteri kultur-etxean