Datorren astelehenetik aurrera, Zilegi Eskolak Barreterapia ikastaroa eskainiko du Hernanin, Maialen ViaƱa Zabaleta psikologoaren eskutik.
Zer
da barreterapia?
Bada,umorea, barrea, dibertsioa, asmamena,
eta barrea bezalako kontzeptuak barne hartzen dituen terapia berri edo
modalitate terapeutiko bat dugu.
Teknika honek barrea helburu
terapeutikoetarako erabiltzen du, baita garapen pertsonalerako ere.
Barreterapiaren bitartez, parte-hartzaileak beraien barneko
haurrarekin adiskidetzen dira, eta benetako barrea eta
bizitzarekiko jarrera positiboa garatzen laguntzen du. Izan ere,
norberaz eta norberaren arazoez barre egiten ikastea eta barreaz
konpainian disfrutatzea beharrezkoa da konplexurik gabeko bizitza
zoriontsu baten onurak eskuratzeko.
Saio hauetan alde batetik barreak dituen onura psikologiko, sozial eta fisikoez baliatzeko aukera paregabea izango dugu eta bestetik norberak taldearen laguntzaz, konfiantza, gorputzaren espresioa, autoestimua etab. lantzeko baliabideak izango ditu eskura.

Data eta orduak:
Otsailaren 3an, 10ean, 17an eta 24an 09:30-11:30 edo 14:30-16:30
Otsailaren 6an, 13an, 20an eta 27an 19:00-21:00
Hernaniko Biteri kultur etxean
Prezioa: 20€
Izen-ematea:
zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64