2015/01/21

SUKALDARITZA BEGANOA ABIAN DA ASTIGARRAGAN!


Astigarragako hainbat ikasle eta herritarrek aukera izan du sukaldaritza beganoan egindako platerak dastatzeko. Zizka-mizkak eta lehen platerak prestatu zituzten. Giro aparta izan genuen! Interesik baduzu, jakin dezazun Otsailaren 2tik aurrera ikastaroa Hernanin izango dela, animatu!




2015/01/15

JARRI ZURE BIZIKLETA PUNTTU-PUNTTUAN PATXI MINERREKIN

Adi, Zilegikide!

Datorren astelehenetik aurrera, hilak 19, eta hurrengo biak, 26 eta otsailak 2, Patxi Minerrek gure bizikleta nola zaindu erakutsiko digu. Saioa Hernaniko AEKn izango da 18:30ean eta dohainik!

Hemen duzue Minerri egindako elkarrizketa Hernaniko Kronikan. Animatu!!

http://www.kronika.net/albisteak/hernani/albistea/2015/01/15/9c42c5c147583/bizikletan-seguru-ibiltzeko-oinarrizko-teknikak-ikasiko-dituzte-frenoak-kanbioak-erruedak/


2015/01/14

Zorione Mendez eta Beñat Irazusta: sukaldaritza beganoa


Jarraian duzuen helbidean sukaldaritza beganoari buruzko ikastaroa eskainiko diguten gai-emaileei egindako elkarrizketa:


http://www.kronika.net/albisteak/astigarraga/albistea/2015/01/10/5759b25a47504/elikadura-beganoaren-aldeko-apustua-egin-dugu-garaian-garaikoa-jaten/


2015/01/08

URTARRILEKO EKINTZAK

Urte berri on, Zilegikide!!

2015ari hasiera emateko, Zilegi Eskolak hainbat saio prestatu ditu zuretzat!!

Urtarrilaren 19an, 26an eta otsailaren 2an Patxi Minerrek gure bizikleta punttu-punttuan jartzen erakutsiko digu. Hitzordua arratsaldeko 18:30ean izango da Hernaniko AEK euskaltegian.

Bestetik,  Zorione Mendez sukaldaritza begetariano eta beganoaren inguruan arituko da Astigarragan eta teoriaz gain, zizka-mizkak, lehen eta bigarren platerak eta azkenburukoak sukaldatuko ditu gurekin batera.
Saioa 3 egunetan izango da: urtarrilaren 14an, 21ean eta 28an goizeko 09:30ean Astigarragako Zipotza elkartean.
Prezioak: AEK-ko ikasleentzat 9€, gainontzekoentzat 15€

Izena emateko edo informazio gehiago: zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64 (Hernani) 607 61 06 87 (Astigarraga)



Miner iazko saioan