2010/11/22

Zeramika ikastaroa





Astigarragako Aekn zeramika ikastaroa burutzen ari gara. Amaia Oihaneder zeramistak buztin gorrizko jarroi bat egiten irakatsi digu. Aurki Hernaniko euskaltegira gerturatuko da bere trikimailuak erakustera. Animatuko al zara?

2010/11/17

KAXAK BIRZIKLATZEN







Astigarragako AEK-n egiten ari garen Zilegi Eskola.

AUTOMAKILLAJEA

Gaur bertan hasiko dugu Zilegi Eskola berria: "automakillajea" du izena, eta bi taldetan egingo dugu:

-Lehenengo taldea: azaroak 17 eta 24; abenduak 1 eta 15.

-Bigarren taldea: azaroak 18 eta 25; abenduak 2 eta 16.

Gai emailea Mariana Benitez makillatzailea izango da. Ikasle bakoitzaren aurpegiko ezaugarriak kontuan hartuz makillatzen irakatsiko digu.

2010/11/16

ABIAN DIRA BERRIRO ZILEGI ESKOLAK!!

Kaixo Zilegikide!
Ikasturte berriarekin batera Zilegi Eskola abian da. Azarotik abendura bitarteko saioak prest daude jada eta zuen parte hartzea ezinbestekoa da, beraz, animatu eta hurbildu Zilegi Eskola mundura!