2017/01/26

Txalapartaren historia Goikoetxea sendiaren eskutik


Goikoetxeatarren jatorria zen Erbetegi-Etxeberri baserriko aztarnak ezagutu genituen lehenengo. Bertan jakin genuen Izetatarrak eta Goikoetxeatarrak urteetan zehar sagardogileak izan zirela gure inguruko beste baserri askotan gertatzen zen bezala. Hiru solairuetan banatuta zegoen baserri honetako tolare berezia (baserria bota aurretik Foru Aldundiari dohaintzan ematea erabaki zuen familiak) eta maitasun handiz Aritzek aztarna haien gainean kontatu zizkigun hainbat istorio ez ditugu sekula ahaztuko (Gorritiren artelan promesak, gure aiton-amonen gaupasa bukaezinak, karrota-barrikak Donostiara eramateko zailtasunak...) Horrela ezagutu genuen txalaparta jotzeko usadioa nondik zetorren eta hobeto ulertu genuen Gipuzkoako bi familei esker (Goikoetxeatarrak eta Zuaznabartarrak) zergatik ez zen gurean txalaparta jotzeko ohitura galdu nahiz eta Frankok debekatu .

Pixkanaka Beltranek urte horietan guztietan Hernanin egin duen lana hobeto baloratzeko beharraz ere ohartu ginen eta nola ez, Artze anaiek egindakoa eta txuleten istorioak ez ditugu ahaztuko.

Txalaparta jotzeko edo zalaparta egiteko aukera ere eskaini zituen eta ttakun eta herrenekin elkarrizketak sortzen saiatu ginen merienda eta hamaiketako goxo askoren artean, mama goxoa edanaz.
Mila esker familia. Ez dugu ahaztuko!












2017/01/24

AUTOMAKILLAJE IKASTAROA

Urtarrilean zehar Zilegi Eskolak hainbat ikastaro eskaini ditu Automakillajearen inguruan.
Mariana Benitez makillatzaile hernaniarrak aholku eta trikimailuak erakutsi dizkigu geure burua apaintzeko. Nork bere ezaugarriak kontuan hartuz, begirada, irribarrea edo argitasuna nabarmentzen ikasi genuen.
Dotore-dotore jarri gintuen! Aupa Mariana!


Astigarragan egindako saioa
















 Hernaniko saioa