Kaixo Zilegikide! Martxoaren 21ean zaborra kudeatzeko modu ezberdinez arituko gara Biteri kultur etxean Julen Lizasoren eskutik. Interesatuak zaudetenak pasa zaitezte 21ean arratsaldeko 18:00etan kultur etxetik.
Otsailaren 23an eta martxoaren 2an, inauterietako makillajea landuko dugu Biteri kultur etxean Mariana Benitez makillatzailearen eskutik. Inauteriei begirako makillajeak (efektu bereziak eta fantasia) nola erabili ikusiko dugu. Interesatuak zilegieskola@aek.org-ra emaila bidali edo 607592864 telefonora deitu. Animatu!
Astigarragan izan ondoren, makillaje zilegi eskola Hernanira dator, Biteri kultur etxera. Martxoaren 3, 10, 17 eta 24an izango da 14:30etik 16:30era. Norberaren ezaugarriak kontuan hartuz, Mariana Benitez makillatzaile profesionalak, zein makillaje datorkigun ondo aholkatuko digu. Interesatuak, zilegieskola@aek.org-ra emaila bidal dezakezue edo bestela 607 59 28 64 telefonoan aurkituko gaituzue. Animatu!
Amaia Oihaneder zeramistak buztinezko jarroia egiten erakutsiko digu Hernaniko Ziku zulo elkartean. Datak honakoak izango dira: urtarrilak 18, 20, 25, 27, otsailak 1 eta 3. Ordua: 14:30-16:30 Izena emateko: zilegi eskola@aek.org edo 607592864 Animatu!!!
Astigarragako euskaltegian bukatu berri duten zeramika ikastaroa Hernanira helduko da datorren urtarrilean. Datak honakoak izango dira: urtarrilak 18, 20, 25, 27, otsailak 1 eta 3. Ordua: 14:30-16:30 Prezioa: 36€ Hernanialdeko AEK-k bono sistema eskuragarri du interesatuentzat. Ikastaroan parte hartzeko nahiz zalantzak argitzeko: zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64. Animatu eta parte hartu!