2013/10/31

MENDIKO ORIENTAZIOA HERNANIN ETA ASTIGARRAGAN


Azaroaren 11tik aurrera Igor Irazustak, "Pitu", mendian nola orientatu behar garen erakutsiko digu bi saiotan, bata teorikoa eta bestea praktikoa.

Saio teorikoan, hainbat kontzeptu teoriko landuko dira:

-Mundu maparen errepresentazioa (husoa, meridianoak eta paraleloak)
-Maparen eskala, sinbologia eta altuera kurbak (mapa irakurtzen ikasiko dugu)
-Deklinazio magnetikoak: koordenadak (graduak, UTM)
-Materiala ezagutu: iparrorratza, mapa, altimetroa, GPSa...

Bigarren saioan, praktikoa izango dena, hiru ordutako irteera egingo dugu Akola inguruan. Bertan maparen orientazioa eta iparrorratzarekin elkarlanean hainbat ariketa egingo dira. Runbo-azimut norabide bat hartu, posizioa jakin, erreferentzia ezagunak triangelatu...

 
HERNANIN: azaroaren 11n, arratsaldeko 19:00etan Biteri kultur etxean eta azaroaren 16an, goizeko 09:00etan mendi irteera Akola inguruan.

ASTIGARRAGAN: azaroaren 14an, arratsaldeko 19:00etan Ikatza tabernan eta azaroaren 16an, goizeko 09:00etan mendi irteera Akola inguruan.

SAIOA DOAKOA DA, BAINA IZEN-EMATEA EZINBESTEKOA DA, ANIMATU!

zilegieskola@aek.org   607 59 28 64 / 607 61 06 87

2013/10/21

AZAROKO EKINTZAK



Adi, Zilegikide!

Dagoeneko badugu azaroko programazioa Hernani eta Astigarragarako!

ASTIGARRAGAN:
Mendiko orientazioa (saio teoriko zein praktikoa): azaroaren 14an arratsaldeko 19:00etan eta azaroaren 16an goizeko 09:00etan Akola inguruan.
Euskal Kantagintza berriaren historia laburra: azaroaren 28an, arratsaldeko 19:00etan.

HERNANIN:
Mendiko orientazioa (saio teoriko zein praktikoa): azaroaren 11n, arratsaldeko 19:00etan Biteri kultur etxean eta azaroaren 16an, goizeko 09:00etan irteera Akola inguruan.
Euskal Herriko historia txanponen bidez: azaroaren 20an eta 27an, arratsaldeko 19:00etan Biteri kultur etxean.
Euskal Kantagintza berriaren historia laburra: bi aukera, goizez edo arratsaldez.
Goizean: azaroaren 25ean 09:30ean Biteri kultur etxean
Arratsaldean: azaroaren 25ean 19:00etan Biteri kultur etxean

Saioak doakoak dira, baina izena ematea ezinbestekoa da:

Astigarraga: 607 61 06 87 zilegieskola@aek.org
Hernani: 607 59 28 64 zilegieskola@aek.org

2013/09/18

2013-2014 IKASTURTEA HASI DA!

Atzo, Maika Cesterren eskutik Sendabelar ikastaroa izan genuen, bi txandatan gainera, goizean eta arratsaldean.
Intsusa ukendua egiten ikasi genuen eta garaian garaiko landare zein belarrei buruz aritu zen Maika.
Hurrengo saioan, eguraldia lagun badugu, mendi buelta egingo dugu eta hainbat belar ezagutuko ditugu.
Oso ondo aritu ginen eta gauza asko ikusi eta ikasteko aukera paregabea izan genuen.




2013/09/17

TXAKOLIN DASTAKETA HERNANIKO AEKn

Irailaren 24an, arratsaldeko 19:00etan Mikel Salbadorrek "Saltzo" txakolina nola dastatzen den erakutsiko digu Hernaniko AEK euskaltegian.
Saioa doakoa izango da eta parte hartzeko izena eman beharko da irailaren 20a baino lehen.
Izen-ematea:
zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64





2013/09/16

SENDABELARRAK HERNANIKO AEK EUSKALTEGIAN

Irailaren 17an eta 19an Sendabelarrak ikastaroa eskainiko du Zilegi Eskolak Hernaniko AEK euskaltegian izango den "Ate irekiak" saioan.
Intsusa ukendua egiten ikasiko dugu, garaian garaiko belarrak ikusiko ditugu eta belar bakoitzak dituen propietateak eta errezetak landuko ditugu.
Doako saio honetan parte hartzeko, ezinbestekoa da izena ematea. Animatu!

Irailaren 17an eta 19an goizeko 11:00etan edo arratsaldeko 18:00etan, zuk aukeratu noiz.

Izen-ematea:
hernani@aek.org
607 59 28 64