2015/11/05

HAURREN GARAPENERAKO EGURREZKO JOSTAILUAK


Abenduarekin batera datoz DIDAKMAko gure lagunak Hernani eta Astigarragako AEKra.
  Didakma Haur eta Musika Hezkuntzan Diplomatuak eta Logopedian Masterra duten lagunek osatzen dute eta hezkuntza munduan 10 bat urte lanean egon ondoren haurren jolas eta materialen inguruan dauden hutsuneak beteko dituen euskarazko web-gunea sortzea izan dute helburu. Beti ere jolasa izanik haurren garapenaren oinarria.

Materialak, haurrentzat erakargarriak, koloredunak eta ingurugiroa errespetatzen dutenak izango dira. Jolas manipulatiboak, sinbolikoak, musikalak, sormen, zentzumen, entzumen, motrizitate fina…. garatzen lagunduko dutenak izango dira.

Jostailu horiek ikusi eta probatzeko interesa izanez gero, Hernani edo Astigarragako euskaltegietara etorri besterik ez duzu!

Hernanin:abenduaren 1ean arratsaldeko 18:00etatik 20:30era AEK euskaltegian.
Astigarragan: abenduaren 2an arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara AEKren lokal berrian (Nabarra Oñatz kalea)

Izena emateko: zilegieskola@aek.org
Hernani: 607 59 28 64
Astigarraga: 607 61 06 87




2015/10/29

2015-2016 ikasturtea ezin hobeto hasiko dugu bertsotan!!


Kaixo, Zilegikide!

Zilegi Eskolak 2015-2016 ikasturteari hasiera emango dio bertsotan.

Baina ez nolanahi, izan ere, hasiera-hasieratik ikusiko dugu bertsolaritzak eskaintzeko duena. Zer da bertsolaritza? oina, errima, puntua, doinua... zer den ikasi ahal izango dugu eta geure bertso propioak sortzeko aukera izango dugu.
Iker Goñi Salaberriaren eskutik bertsolaritzaz disfrutatzen ikasteko aukera izango duzu, animatu!

Bi saio izango dira eta dohainik, hala ere, izena ematea derrigorrezkoa da.
Azaroaren 9an eta 16an goizeko 09:30ean Hernaniko AEKn

Astigarragan, berriz, azaroaren 19an eta 26an arratsaldeko 18:30ean AEK-ren lokal berrian (Nabarra Oñatz kalea)

Informazio gehiago zein izena emateko:
zilegieskola@aek.org
607 59 28 64 (Hernani)
607 61 06 87 (Astigarraga)





2015/05/21

ZEINU-HIZKUNTZA IKASTAROA HERNANIN ETA ASTIGARRAGAN

Datorren astean Zeinu-hizkuntza ikastaroa izango dugu bai Hernanin bai Astigarragan.
Alazne Benitezek zeinu-hizkuntzari buruzko hitzaldia emango digu eta ondoren oinarrizko keinuak erakutsiko dizkigu.
Ikastaroa bi egunekoa eta dohainik izango da.

HERNANIN:
Maiatzaren 25ean eta 26an 18:30ean Biteri kultur etxean

ASTIGARRAGAN:
Maiatzaren 27an eta 28an 19:00etan AEKren lokal berrian (Nabarra Oñatz  kalea)

Izen-ematea edo informazio gehiago:
zilegieskola@aek.org
607 59 28 64 Hernani
607 61 06 87 Astigarraga




Bonboiak eta txokolatezko piruletak Hernanin

Aste honetan ikastaro gozo-gozoa izan dugu Hernaniko AEK euskaltegian. Bonboiak eta txokolatezko piruletak egiten ikasi genuen!




2015/05/12

ZUMBA HERNANIN, HORI GIROA HORI!

Astelehenean Hernaniko AEK-ko hainbat ikaslek Zumba praktikatzeko aukera izan zuten. Ederki egon ziren Eider Alonsok gidatuta.
Biba zuek!!



Bestalde, Hernaniko Mendi-Lore loradenda bisitatzeko aukera izan genuen eta loreen zaintzaren inguruko ikastaroa jaso genuen. Giro ona izan zen eta Oihanak gure galdera guztiei erantzuteko aukera eman zigun.