2012/04/24

MENOPAUSIA





Atzoko saioan, Amaia Ayerzak emakumeok menopausia garaian izan ditzakegun aldaketei buruz hitz egin zigun; sofokoak, gaueko izerdia, insomnioa.... Horiek modurik erosoenean jasan ahal izateko gomendio batzuk eman zizkigun. Kirol mota ezberdinak aipatzeaz aparte, elikadurari buruz hitz egin zigun. Elikagai gomendagarrien artean, fitoestrogenoak ditugu, menopausian eragin onuragarri asko dituzten landare-jatorriko konposatu naturalak, alegia: emakumearen ziklo honetako babes-efektua eragin dezakete, hormonen ondoriozko minbizien prebentzioan -bularrekoan, bereziki-baita gaitz koronarioen prebentzioan ere. Naturan topa daitezkeen fitoestrogeno-mota ugarietatik, sakonen aztertu direnak, inondik ere, isoflabonak dira, sojan eta sojatik eratorritako produktuetan ugari-ugariak.

No comments: