2013/04/10

SORMENA LANTZEKO TEKNIKAK

Badira zazpi urte Alaitz Sasian hernaniarra, Bartzelonako arte ederretako unibertsitatean irakasle dugula. Bi saioko ikastaro honetan, unibertsitateko ikasleekin sormena lantzeko erabiltzen dituen metodologiez arituko da. Metodo hauek erabiliz, praktika bat egiteko aukera izango dugu parte hartzaileak artista bihurtuz.

Haiku japoniarren irakurketa:

Haikua jatorrian japonierazko olerki mota bat da. Deskribapen objektiboa egiten dute haiku idazleek beren lanetan, baina irakurlearengan zirrarak eragitea izaten da deskribapen horren azken helburua.
“Tinta txina” eta plastilina zuria erabiliz, olerkia entzuten duten heinean, ikasleek, burura etortzen zaien marrazkia edo plastilinarekin forma bat sortuko dute. Poesia bera, 3 aldiz irakurriko da eta aldi bakoitzean gauza ezberdin bat egin beharko da.

Haiku japoniarrak sinpleak, motzak eta irudiz betetakoak dira, horregatik, haurrek, gazteek zein helduek landu ditzakete. Gainera, ariketa hauek eginez, tentsioa eta kontzentrazioa lantzen da.

Lehenengo saioan, Alaitzek irakasle izan duen esperientzia azalduko digu, nola topatu zen metodologia honekin, zertan datzan eta praktikan jarriz zer lortu nahi den. Azkenik, hainbat ikaslek egindako lanak ikusi ahal izango ditugu.

Bigarren saioan, parte hartzaileak artista bihurtuko dira eta metodoa praktikan jarriko dute.


Datak eta orduak:

Hernanin:
apirilaren 22an eta 29an 09:15-11:15 edo 14:30-16:30
apirilaren 23an eta 30ean 19:00-21:00

Astigarragan:
maiatzaren 7an eta 14an 09:30-11:30
maiatzaren 8an eta 15ean 16:30-18:30

Prezioa:13€

No comments: