2013/05/08

Sendabelarrak

Bukatu dugu Sendabelarretako ikastaroarekin!

Lehenengo saioan zorrientzako tratamendua prestatzen ikasi genuen. Hurrengo egunetan buelta bat eman genuen  Astigarraga ingurutik belarrak ezagutzeko. Azkenik, ezpainetarako balsamoa eta erredurentzako ukendua prestatu genituen. 

Erredurentzako ukendua etxean eduki behar den ukendu horietako bat da. Gainera prestatzea oso erraza da:

Kalendula (Calendula officinalis) lore eskukada bat bildu, Aloe (Aloe vera) zati baten barruko gel guztia eta intsusa (Sambucus nigra) adar baten bigarren azala oliotan beratzen ipini, su txikian. Ordubete pasa ondoren, zapi edo kaferako filtro batzuk erabiliz filtratu. Filtratutakoan, argizaria bota, eta behin urtuta, tarro txikitan sartu. Ukendu horren iraungitze data belarrak jaso eta bi urte ingurukoa da.





No comments: