2016/05/05

UDABERRIAZ GOZATZEN!!

Apirilean zehar barre egiteko aukera, loreak ezagutzeko parada eta belarrekin ukenduak egiteko abagunea izan dugu.

Maialen Viaña Zabaleta psikologoak barre egiteko ariketak eta eta gorputza erlaxatzeko teknikak erakutsi zizkigun. Oinetakoak erantzi eta barre eta algaretan murgildu ginen!

Astigarragako taldea






Hortaz gain, Asier Bilbao lorazainarekin landareak ezagutzeko parada izan genuen. Batetik, Astigarragako Zuloaga Loreak dendara gerturatu ginen eta lore eta landareen inguruan mintzatu zen hernaniarra. Herritar zein ikasleei galderak egiteko tartea eman zien eta bitxikeriak kontatzeaz gain, aholkuak ere eskaini zizkien.
Hernanin, aldiz, parke botanikora bisita egin genuen eta bertako landareen ezaugarriak ezagutu genituen. Aurretik landareei buruz jakin beharrekoa ikasi genuen, hala nola, zeintzuk diren kanpoan edukitzekoak, zeintzuk barruan, zeintzuk behar duten ur gehiago, zeintzuk diren pozoitsuak...

Zuloaga Loreak dendan


Hernaniko taldea

Asier Bilbao azalpenak ematen


 Eta bukatzeko, Maika Cester aditua sendabelarren propietateei buruz aritu zen Astigarragan zehar emandako paseoan. 
Hernaniarrak ondo baino hobeto daki zein bide edo ingurutan hazten diren ukendu, edabeak egiteko zein jateko diren belarrak non jaiotzen diren, horregatik, paseotxo bat egin genuen eta haren azalpenak adi-adi entzun genituen.

Cester azalpenak ematen

Astigarragako taldea



No comments: