2012/05/03

LEHEN SOROSPENAK

Zer diren, istripuak noiz eta nola bideratu, bihotz biriketako berpiztea, nola hartu pultsua, biktimak arnasketa baduen ikusi... TEORIA ETA PRAKTIKA!! DOAN!! Hernanin maiatzaren 15ean izango da, 9:00-11:00 Biteri Kultur Etxean. Astigarragan eguna eta ordua zehazteke. Interesatzen bazaizu jarri zaitez gurekin kontaktuan: 607592864 edo hernani@aek.org / 607610687 edo astigarraga@aek.org

2012/05/02

Sexualitatea, tantra eta meditazioa

Zer ari da gertatzen gaur egungo gizartean sexualitatearekin? Eskaintzen al digute tantra eta meditazioak beste ikuspegi bat? Galdera hauei eta beste batzuei erantzunak bilatzen saiatuko gara saio honetan.
Maiatzak 3, osteguna Biteri Kultur Etxean 9:00-11:00 EDO ekainaren 11n arratsaldeko 19:00etan. Elisabeth Olaskoaga sexologak emango du hitzaldia. Interesatzen bazaizu, jarri zaitez gurekin kontaktuan! PREZIOA: 5 € IZEN-EMATEA: 607 592 864 / 607 610 687 zilegieskola@aek.org

BAZKARI BEREZIA

Bazkari bat daukagu berbalagun, mintzalagun, hitzkide, mintzakideen artean zozkatzeko. 12 pertsonentzako bazkari bat Zornotzako Uxarte sagardotegian.
Zozketan parte hartzeko egin beharko dena: talde bakoitzak bere berbatalde, mintzataldearen argazki bat bidali beharko du praktikatuaek@gmail.com helbidera. Argazkiak jasotzeko azken eguna, maiatzaren 13a. Kontuan izan, bazkariak maiatzean izan behar duela.

2012/04/25

Mendiko eskia

Chamonix-Zermatt eskiekin zeharkatu zuten Elena Ibabek eta Aitor Oiarbidek. Alpeetako bi hiriburu horiek eskiekin zeharkatzea egundoko esperientzia dela diote. Atzoko Zilegi Eskolan, diapositiba emanaldia egin zen Hernaniko Biteri Kultur Etxean. Oso argazki politak ikusteaz aparte, gerturatu ziren ikasleek, gai emaileek bizitako esperientziak entzun ahal izan zituzten.

2012/04/24

MENOPAUSIA





Atzoko saioan, Amaia Ayerzak emakumeok menopausia garaian izan ditzakegun aldaketei buruz hitz egin zigun; sofokoak, gaueko izerdia, insomnioa.... Horiek modurik erosoenean jasan ahal izateko gomendio batzuk eman zizkigun. Kirol mota ezberdinak aipatzeaz aparte, elikadurari buruz hitz egin zigun. Elikagai gomendagarrien artean, fitoestrogenoak ditugu, menopausian eragin onuragarri asko dituzten landare-jatorriko konposatu naturalak, alegia: emakumearen ziklo honetako babes-efektua eragin dezakete, hormonen ondoriozko minbizien prebentzioan -bularrekoan, bereziki-baita gaitz koronarioen prebentzioan ere. Naturan topa daitezkeen fitoestrogeno-mota ugarietatik, sakonen aztertu direnak, inondik ere, isoflabonak dira, sojan eta sojatik eratorritako produktuetan ugari-ugariak.