2016/05/05

UDABERRIAZ GOZATZEN!!

Apirilean zehar barre egiteko aukera, loreak ezagutzeko parada eta belarrekin ukenduak egiteko abagunea izan dugu.

Maialen ViaƱa Zabaleta psikologoak barre egiteko ariketak eta eta gorputza erlaxatzeko teknikak erakutsi zizkigun. Oinetakoak erantzi eta barre eta algaretan murgildu ginen!

Astigarragako taldea






Hortaz gain, Asier Bilbao lorazainarekin landareak ezagutzeko parada izan genuen. Batetik, Astigarragako Zuloaga Loreak dendara gerturatu ginen eta lore eta landareen inguruan mintzatu zen hernaniarra. Herritar zein ikasleei galderak egiteko tartea eman zien eta bitxikeriak kontatzeaz gain, aholkuak ere eskaini zizkien.
Hernanin, aldiz, parke botanikora bisita egin genuen eta bertako landareen ezaugarriak ezagutu genituen. Aurretik landareei buruz jakin beharrekoa ikasi genuen, hala nola, zeintzuk diren kanpoan edukitzekoak, zeintzuk barruan, zeintzuk behar duten ur gehiago, zeintzuk diren pozoitsuak...

Zuloaga Loreak dendan


Hernaniko taldea

Asier Bilbao azalpenak ematen


 Eta bukatzeko, Maika Cester aditua sendabelarren propietateei buruz aritu zen Astigarragan zehar emandako paseoan. 
Hernaniarrak ondo baino hobeto daki zein bide edo ingurutan hazten diren ukendu, edabeak egiteko zein jateko diren belarrak non jaiotzen diren, horregatik, paseotxo bat egin genuen eta haren azalpenak adi-adi entzun genituen.

Cester azalpenak ematen

Astigarragako taldea



2016/04/14

Datorren asteko saioak

Adi, Zilegikide!

Datorren astean Zilegi Eskolak hainbat saio eskainiko ditu Hernani, Astigarraga zein Urnietan

HERNANI:
Lorezaintza ikastaroa apirilaren 18an eta 25ean bi ordutegi aukeran, 09:30-11:30 edo 18:30-20:30. Dohainik!

ASTIGARRAGA:
Lorezaintza: Zuloaga Loreak loradendara bisita. Apirilaren 19an 09:30ean kultur etxean geratuko gara bertatik abiatzeko. Dohainik!

Lanbide eta lan munduaren errealitate sexista aztertzen hitzaldia. Apirilaren 19an 18:30ean kultur etxean. Dohainik!

Barreterapia. Apirilaren 20an eta 27an 09:30-11:30 Norberto Almandoz musika eskolan. Prezioa: 10€

URNIETA:
Sendabelarrak. Apirilaren 20an 17:30ean kultur etxean. Dohainik.


Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko:
zilegieskola@aek.eus edo 663 04 33 14

AZKEN SAIOAK

Xake ikastaroa
Barreterapia

Gozogintza

SENDABELARRAK HERNANIN

Apirilaren 6an Maika Cester belarzalea Hernaniko AEKra etorri zen Sendabelarrei buruz mintzatzera eta hainbat ukendu egitera. Oso saio dinamiko eta interesgarria izan zen.
Datorren hilabetean beste hainbat saio eskainiko ditu Hernanin zein Astigarragan. Adi egon eta ez galdu aukera!



2016/02/18

GOZOGINTZA TAILERRA ASTIGARRAGAN

Otsailaren 9an Astigarraga usain gozoz estali genuen, izan ere, gozogintza tailerrean parte hartu genuen Zipotza elkartean. Katrina Borhalenko mintzalagun ukraniarrak azkenburuko gozo-gozoak egiten erakutsi zigun.
Begira, begira...