2012/05/24

Postura egokiak eta arnasketak






Atzoko Zilegi Eskolan, ikasleek gorputz postura egokiak eta desegokiak aztertu zituzten; Nola eseri behar garen, motxilak eta pisuak nola eraman, lo egiteko posturarik egokiena eta makurtzeko modurik aproposena landu zuten.

Horretaz aparte arnasketari buruz hitz egin zuten:
Arnasketa, sudurretik egin behar dela aipatu zien Amaiak, ez ahotik. Sudurraren zeregina berebizikoa da: airea garbitu, berotu eta behe-arnasketa bideetara igarotzeko egokitzen du. Arnasketa mota ezberdinak aipatu zizkien ere: Goi-arnasketa edo lepauztai-mailakoa, arnasketa ertain edo saihets-artekoa, behe-arnasketa edo abdominala eta arnasketa osoa. Arnasketa egokia eginez gero, okerreko ohiturak zuzendu ditzakegu. Hasieran, egunean hainbat aldiz praktika dezakegu, ohitzen joateko: etxean lanean, oinez goazela... noiznahi egin dezakegu edo. Badira arnaste-ariketa ugari: den-denak lasaitzen laguntzen dutenak eta insomnioari aurre egiteko ere baliatzen direnak, oheratu aurretik praktikatuz gero. Tentsioak eta estresak erasotzen digutenean ere biziki eraginak direla frogatzen dute, efektu lasaigarria eragiten digutelako.

No comments: