2012/05/23

Lehen Sorospenak





Aste honetan, Lehen Sorospenak Zilegiari jarraipena eman diogu Hernanialdeko AEKn.

Saio honetan, aurrekoan ikasitakoaren errepaso bat egin dugu eta gauza berriak ere ikasi ditugu; Shok ezberdinak nola tratatu (hipobolemikoa, kardiogenikoa, neurologikoa...), odol jarioak daudenean zer egin...

Erredura maila ezberdinak ere ikusi ditugu eta kasu bakoitzean zer gerta daitekeen azaldu digu gai emaileak: "1. mailako erredura" dugula esaten digutenean, epidermisa erre zaigula esan nahi du (eguzkiak sortutako erredura adibidez). 2. mailakoan dermisa ere erretzen da eta baba aterako zaigu (olio beroarekin sortu daitekeena adibidez) eta 3. mailakoan, hipodermisa erre egiten da eta nerbioak ere, azala belztu egiten da.... Beraz, nahiz eta 3. mailakoa erredurarik larriena izan, minik ez digu emango nerbioak erreta baitaude.

Ikasle eta dinamizatzaile guztiak oso gustura sentitu ginen eta orain badakigu istripu bat gertatuz gero nola erreakzionatu behar dugun!

No comments: